Entrada destacada

Sarrera

Ikaskuntzaren txokoa deitu diodan blog honetan, didaktikako saio teoriko zein praktikoetan zer ikasi dudan ikusteko aukera izango dugu.

lunes, 20 de mayo de 2019

Azken saioa

Gaur, azken saioa izanik, hainbat bideo ikusi ditugu. Hauetako bat tximuen paradigma izan da. Honekin ikasi dudana izan da, askotan besteak egiten duenaren ondorioa jasotzen dugula izan da. Nahiz eta zuk ezer ez egin, besteak egin duenaren zigorra jasotzen dugula.


Honetaz gain, Gregorio Luri-ren el error como ocasión de aprender bideoa ikusi dugu. Oso bideo interesgarria iruditu zait eta dudarik gabe jendeari gomendatu beharrekoa.







martes, 7 de mayo de 2019

Azterketarako errepasoa

Gaurko saioan, azterketari begira urte osoko edukiak errepasatu ditugu. Honetaz gain, irakasleak azterketaren nondik norakoak azaldu ostean, denok batera azterketa eredu ugari egiten aritu gara. Azaldu digunez, azterketan bi irudi azalduko dira. Bat aukeratu ondoren, irudiaren deskribapena egin beharko dugu. Jarraian, lauhilabete osoan zehar ikasitako edukiekin lotuz, ikasitakoaren gogoeta  antzeko bat egin beharko dugu. Ideia batek bestearekin lotura izanez.

miércoles, 17 de abril de 2019

¿A qué llamamos Curriculum?

Saio honetan, ¿A qué llamamos Curriculum? irakurgaia landu dugu gelan. Honela, Curriculuma ulertzeko 3 modu daudela ikasi dut: Curriculuma eduki bezala, planifikazio bezala eta modu interaktibo bezala.
Curriculuma eduki bezala ulertzeari dagokionez, hainbat autoreen iritziz, Curriculumak hezkuntzaren edukiei egiten dio erreferentzia. Curriculuma planifikazio bezala ulertuta, Curriculum itxia dela esan daiteke. Dena dago mailakatuta, urtero eman beharrekoa zehaztuta, denbora jakin batean egin beharra... Honek irakasleari ziurtasun bat ematen dio, baina beste aldetik, askatasuna mugatua du. Curriculuma modu interaktiboan ulertuta, ikaslea aktiboa da, bere ikaskuntzaren protagonista. Hau berriz, ez da itxia, eta sormenari lekua uzten dio. Honetaz gain, kontuan hartzen dira haurren interesak eta parte-hartzea sustatzen da.
Honako hau da orain aipatutako artikulua:
https://mail.google.com/mail/u/1/#inbox/FMfcgxwCgCMtLjRdNRMJGnjVqjDsxzMQ?projector=1&messagePartId=0.1

martes, 16 de abril de 2019

Globalizazioa

Gaurko saioan, globalizazioari buruzko artikulua irakurri eta landu dugu. Honen bidez, Decroly-ren interes guneak, proiektuen metodoa eta MCI bidezko ikerkuntza daudela ikasi dut. Bakoitzaren nondik norakoak ikasteaz gain, hiruren arteko berdintasunak eta ezberdintasunak ezagutu ditut.
Hona hemen orain aipatu dudan artikulua:
https://mail.google.com/mail/u/1/#inbox/FMfcgxwCgCMtLjRdNRMJGnjVqjDsxzMQ?projector=1&messagePartId=0.2

miércoles, 10 de abril de 2019

Unitate didaktikoen aurkezpenak (4)

Unitate didaktikoen aurkezpenen azken saio honetan, heriotzari eta udatik bueltan haurren artean duten harremanei buruz hitz egin da.

Lehenengoa, heriotzari buruzkoa da eta 5 urteko haurrentzat dago bideratuta. Lortu nahi diren helburu orokorrak, besteak beste, umeen jakin mina asetzea, bizitza prozesuaren atal bat bezala ikustea eta gaia ezagutzea dira. Hau guztia lortzeko hainbat jarduera proposatu dituzte.

Bigarren unitate didaktikoa udatik bueltan dauden harremanei buruzkoa da, 5 urteko haurrei zuzendurikoa. Helburuak honako hauek dira batik bat: lankidetza eta errespetua susatzea, emozioak eta sentimenduak lantzea eta ongizatea bermatzea. Hau guztia lortzeko, hainbat jarduera proposatu dituzte, esaterako, konfiantzazko dinamikak egitea.

martes, 9 de abril de 2019

Unitate didaktikoen aurkezpenak (3)

Gaurkoan ere, unitate didaktikoen aurkezpenekin jarraitu dugu. Saio honetan bi aurkezpen egon dira guztira. Bata, familia aniztasunari buruzkoa eta bestea, kultura aniztasunari buruzkoa.

Lehenengoa, lehen esan bezala familia anitzei buruzkoa da. Unitate didaktiko honen helburu orokorra umeek familia ezberdinak ezagutzea da, gaia normaltasunez tratatzearekin batera. Helburu hauek betetzeko, hainbat jarduera eraman dituzte aurrera, hala nola, ipuina kontatzea ala dominoak zein puzzleekin aritzea.

Bigarren unitate didaktikoa kultura aniztasunari buruzkoa da, eta 5 urteko haurrentzat dago zuzenduta. Helburuak honako hauek dira: eskolan kultura ezberdinak daudela jakin eta ezagutzea, hizkuntza aniztasuna errespetatuz hizkuntza gaitasunak eskuratzea, aurreiritzi eta bazterketak ekiditea, eta berdintasun, errespetu eta enpatia lantzea.

Aurkezpen hauekin ikasi dudana, aniztasuna arlo guztietan landu behar den gauza bat dela izan da. Egungo gizartean, arlo guztietan dago aniztasuna eta ezinbestekoa da alde batetik, guk irakasleok pentsamendua irekita edukitzea, eta bestetik, haurrei errealitatean dagoen aniztasuna erakustea.

miércoles, 3 de abril de 2019

Unitate didaktikoen aurkezpenak (2)

Saio honetan, unitate didaktikoen aurkezpenekin jarraitu dugu. Geure aurkezpena egiteaz gain, minbiziari buruzkoa ere entzuteko aukera izan dugu. Unitate didaktiko hau 5-6 urteko haurrentzat dago zuzendurik, eta honekin lortu nahi diren helburu orokorrak gaia ezagutzea, gaiari normaltasuna ematea eta salbuespenak ulertzea dira. Hau aurrera eramateko, hainbat jarduera eraman dituzte aurrera, Ur Handitan saioko bideo bat ikustea esaterako.

Gure aurkezpena: guraso bananduak

Egun honetan, gure unitate didaktikoaren aurkezpena egiteko aukera izan dugu, gaia guraso bananduak izanik. 5 urteko haurrei zuzendurikoa da. Helburu nagusienak honako hauek dira: familia mota ezberdinak ezagutzea, guraso bananduen ideia okerrak eta estereotipoak ezabatzea, enpatia  lantzea, aniztasuna errespetatzea etab. Egoera hau normalizatzeko, 4 fasetan banatu ditugu hainbat jarduera. Jarduera hauek, familia motak eta guraso bananduak lantzeaz gain, emozioak lantzeko aukera ere ematen dute.
Jarraian, gure aurkezpeneko PowerPoint-a atxikituko dut:
https://docs.google.com/presentation/d/1vyxiabQw7Y8YQ9__5-k62j3QPIkKvKTDa1oLBy1n50s/edit#slide=id.g557267fc33_4_9

martes, 2 de abril de 2019

Unitate didaktikoen aurkezpenak


Gaurkoan, unitate didaktikoen aurkezpenekin hasi gara, zehazki, bi aurkezpenekin. Segidan, hauen ideia garrantzitsuenak aipatuko ditut:

Lehenengoa, bullying-ari buruzkoa da eta 5-6 urteko haurrentzat dago prestatuta. Gelan Lucia izeneko haur batek Alström sindromea du, eta ikaskideek bullyinga egiten diote. Unitate didaktiko honekin lortu nahi diren helburu didaktikoak honako hauek dira batik bat: berdintasuna lortzea eta bullying-a ekiditea, ikaskideen artean integrazioa eta errespetua sustatzea, haien burua onartzea eta maitatzea etab. Hau lortzeko, bi jarduera proposatu dituzte.

Bigarren unitate didaktikoa esfinterren kontrolari buruzkoa da. Helburuak honako hauek dira: norbere gorputza ezagutzea, komunera joateko beharra identifikatzea, ongizate fisiko eta emozionaleko jarrerak lantzea, autonomia sustatzea eta ohiturak barneratzea. Hau aurrera eramateko hainbat jarduera proposatu dituzte, esaterako, kakari buruz dakidan guztia liburua irakurtzea.

Gaurko saioan hainbat gauza ikasi ditut. Alde batetik, bullying-ak zoritxarrez eskolako urte askotan duela presentzia, eta irakasleok oso adi egon behar dugula hau ekiditeko edota egoera konpontzeko. Bestetik, esfinterren kontrola haur bakoitzak momentu ezberdinetan lortzen duela, eta unitate didaktiko hau egitea oso beharrezkoa dela urte osoan zehar, kurtsoaren hasieratik bukaerara.

miércoles, 27 de marzo de 2019

Unitate didaktikoa

Saio honetan, taldeka jarri eta gure unitate didaktikoa egiten jarraitu dugu: helburuak, edukiak, faseak... eginez.

martes, 26 de marzo de 2019

Unitate didaktikoa

Egun honetan, irakaslearen azalpen batzuk jaso eta gero, unitate didaktikoa egiten jarraitu dugu taldeka.

miércoles, 20 de marzo de 2019

Unitate didaktikoa eta helburuak

Gaurko saioan, jada arazo egoera pentsatuta egonik, unitate didaktikoa egiten hasi gara. Honetaz gain, helburuak ere landu ditugu.

miércoles, 13 de marzo de 2019

Dekretua eta unitate didaktikoa


Saio honetan, Haur Hezkuntzako dekretua landu eta gero, irakasleak unitate didaktikoaren nondik norakoak azaldu ditu. Jarraian, taldeka jarri eta lana egiten hasi gara.

martes, 12 de marzo de 2019

Lan modularra

Gaurko egunean, talde bakoitzak gure lan modularraren inguruan ditugun zalantzak argitu ditugu.

miércoles, 6 de marzo de 2019

Unitate didaktikoa


Saio honetan, Ferrer i Guardiaren aurkezpena egiteaz gain, unitate didaktikoa egiten hasi gara. Irakasleak lan honen azalpenak eman ditu eta jarraian talde bakoitzak arazo egoera bat pentsatu dugu, geure unitate didaktikoarekin hasteko asmoz.

Francesc Ferrer i Guardia


Francesc Ferrer i Guaria 1859an jaio eta 1909an hil zen Bartzelonan. Bere familia katolikoa eta monarkikoa zen. Eskola modernoaren sortzailea, pedagoga eta espainiar aktibista politikoa izan zen. 15 urterekin izan zituen lehen harremanak errepublikanoekin. 1886an Madrilen Errepublikaren aldeko matxinadak porrot egin eta Parisea ihes egin behar izan zuen bere familiarekin. 1901ean Bartzelonara itzuli eta Eskola Modernoa ireki zuen. 1909ko urriaren 13an fusilatua izan zen Bartzelonako aste tragikoko gertaeretan parte hartu izanaz leporatuta.

XX.mendeko egoera eta aste tragikoa

Ferrer i Guardia jaio zen garaian, haurrak oso gazte hasten ziren lanean eta oso jende gutxik zekien idazten. 1900.urtean, biztanleriaren ia erdia analfabetoa zen. Honetaz gain, hezkuntza elizak eta burgesiak kontrolatzen zuten, guztientzako hezkuntza bat zailduz. Gainera, elizak, eskola laiko hauen ilegalizazioa eskatzen zuen. Honetaz gain, 1857.urtetik legeak hezkuntza doakoa eta publikoa izatea eskatzen zuen arren, ez zen betetzen.

1909ko uztailaren 25tik abuztuaren 2ra arte iraun zuen Aste Tragikoak zer esan handia izan zuen. Matxinada hau ekintza antimilitarista eta baketsu batekin hasi zen. Honen helburua soldadu erreserbistak Bartzelonako portutik Marruecosera joatea galaraztea zen. Protesta honek langile klaseak gorroto zituzten hiriko hainbat eskola eta eraikin erlijioso erretzera eraman zuen. 30.000 pertsona baino gehiagok hartu zuten parte ekintzan eta erdi mailako zein langile klaseko pertsonai anonimoak ziren, haietako batzuk irakasle laikoak izanez. Gutxi gora behera 700 guardia zibilen eta indar armatuen aurka egin zuten eta haien kopurua handituz joan zen iraultzarekin amaitu arte.

Nahiz eta bera hiritik at egon, Aste Tragikoan izan ziren hainbat istiluetan parte hartu izanagatik leporatua izan zen Ferrer i Guardia.

Aste tragikoaren ondorioz, autoritateek errugabeak atxilotu eta epaiketa sumarioak garatu zituzten. Eskola laikoak itxi eta sindikatuak debekatu ziren. Gertaera guztien erruduntasuna gizon bakar bati leporatu zioten: Francesc Ferrer i Guardia pedagogo anarkistari. Ondorioz, Montjuïceko gazteluan fusilatu zuten beste 4 kondenaturekin batera, urriaren 13an. Honako hauek izan ziren azkenengo hitzak: “Soldados vosotros no tenéis la culpa. Apuntad bien. ¡Viva la escuela moderna! Muero inocente y feliz de…”. Hilketa honen atzean, mendekua ikus daiteke, Ferrer i Guardia intelektual laikoa eta pedagogo iraultzailea izategatik, baita elizak eskoletan zuen kontrolari aurka egiteagatik.

Eskola modernoa

Ferrer i Guardiak 1901eko irailaren 8an irekin zuen Eskola Modernoa Bartzelonan. Azkar zabaldu zen eskolaren ospea eta eragina.

Eskola modernoa hezkuntza librean, arrazionalean eta laikoan, integralean eta berdintasunean zegoen oinarrituta. Ferrer, Jean Jacques Rousseauk XVIII. mendean hasitako pedagogia modernoaren oinarrizko alderdietan oinarritu zen. Besteak beste, autoritatearen eta ikuspegi erlijiosoaren aurka eginez.

Joera ideologiko ugari aztertu eta haietaz elikatu zen Ferrer i Guardia: errepublikanismoaren ideietatik, anarkismoarenetatik, pentsalari askearen moldeetatik, positibismoarenetik eta masoneriarenetik etab. Osagai horiek guztiek ideologia iraultzaile sendoa osatzen lagundu zioten. Eskola Modernoan aplikatu zuen bere pentsamendu pedagogikoa.

Ferrerrek umearen heziketa integrala lortzea ahalbidetuko zuen hezkuntzaren beharra aldarrikatzen zuen. Umeak askatasun osoa eduki behar zuen bere gaitasunak garatzeko eta librea zen baita eskola uzteko ere, Neill-ekin bat eginez.

Abiapuntu horretatik, irakaskuntzak arrazionala eta zientifikoa izan behar zuen, fedetik eta dogmatismo irrazionaletatik ahalik eta urrunen; hau da, irakaskuntza antiklerikal eta ateoa. Arrazionala eta zientifikoa izateaz gain, irakaskuntzak pertsonen arteko ezberdintasun oro ezabatzen lagundu beharko luke; horretarako, elkartasuna litzateke oinarria, eta, bide horretatik, Barbianarekin bat eginez, kendu egin zituen sari eta zigorrak, baita azterketak ere.

Bere helburuetako bat gizon eta emakumeen arteko ezberdintasunak ezabatzea zen, horretarako, berdintasunez zuzenduriko irakaskuntza planteatu zuen. Ordura arteko eredu nagusia (tradizionala, hots, liburuetan eta oroimenean –buruz ikastean– oinarritzen zena) alde batera utzita, jolasa, eskola-higienea, naturarekiko harremana eta esperimentazio praktikoa sustatuko zituen irakaskuntza integrala bultzatu nahi zuen.

Eskola Modernoa ez zen doakoa, familien egoera ekonomikoari egokitutako ordainketa-sistema bat aplikatu zuen, izan ere, ume txiroen eta aberatsen elkarbizitza ahalbidetuko zuen eskola-eredua bultzatu nahi zuen, berdintasuna sustatuz. 1906an Eskola Modernoaren ateak itxi zituen. 1907an, berriro irekitzen saiatu zen baina ez zuen lortu.

Ideia pedagogiko horiek nola aplikatu gaur egungo haur hezkuntzan

Koheziketan oinarritutako eskola bat izan beharko luke, neska zein mutilek aukeren berdintasuna edukiz eta inongo diskriminaziorik egin gabe. Honekin loturik, txiroen eta aberatsen arteko aukeren berdintasuna (pribilegio eza) ere aldarrikatzen zuen beraien diruaren araberako ordainketa-sistema bat ezarriz. Hau aurrera eramateko, gure ustez, modurik egokiena bekak erabiltzen izango litzateke, behar gehien daukatenek ez ordaintzeko eta dirua daukatenek euren diruaren arabera ordaintzeko. Honetaz gain, eskola laikoa izango litzateke.

Eskola honen metodologiari dagokionez, azterketa, sari eta zigorrik gabeko gunea izango litzateke. Haurrak ebaluatzeko, behaketaren bidezko jarraipen indibiduala egin beharko litzateke, hala nola, erregistro orriak erabiliz.

Irakaskuntza integrala izan dadin, hark jolasa, eskola-higienea, naturarekiko harremana eta esperimentazio praktikoa sustatzen zituen. Horretarako, jolas librean aritzeko aukera edukiko lukete haurrek, nahi dutenean kanpora irteteko aukera edukiz eta bizitako esperientzien bidez ikasiz.

martes, 26 de febrero de 2019

Pedagogoen aurkezpenak

2019-02-26  //   2019-02-27

Bi saio hauetan, historian zehar izandako pedagogo ezberdinei buruz eginiko aurkezpenak entzun ditugu. Honako hauek dira pedagogoak eta bakoitzaren ideia nagusienak:

John Dewey (1859-1952), batzuentzat "pedagogiaren aitzindaria" denak, praktika eta esperimentazioari garrantzi handia ematen zion, ondorioz eskoletan praktika-eremu bat sortu zuen.

Paulo Freire (1921-1997) pedagogoak, alfabetizazio kanpainak sortu zituen. Baita, guraso eta irakasle zirkuluak ere.

Barbiana eskola, Lorenzo Milani apaizak (1923-1967) sortua izan zen. Italian kokatzen zen eta pobreentzako eskola bat zen, hortaz, doakoa.

Célestin Freinet-en (1896-1966) pedagogia, aktiboa, popularra, irekia, lan kooperatiboan zentratua eta metodologikoa da.

J.Piaget-ek (1896-1980)  adimenaren garapena lau estadioetan bereizi zituen: sentimen eta mugimenaren fasea (0-2), adimen eragile aurrekoa (2-7),  adimen eragile konkretua (7-11) eta adimen eragile formala (12-16).

Pestalozzi (1746-1827) pedagogia modernoaren aita izan zen eta intuizio globalaren metodoa erabiltzen zuen.

Waldorf eskola, Rudolf Steiner-ek (1861-1925) sortu zuen. 1919. urtean ireki zen lehen aldiz, eta askatasuna zen bertako oinarrizko baldintza, eskola librea baitzen.

Alexander S. Neill (1883-1973) pedagogoak sortu zuen Summerhill eskola. Neill-ek zioen, bizitzaren helburua zoriontsu izatea zela.

Ovide Decroly (1871-1932) hezkuntza bereziaren aitzindari bezala kontsideratzen da. Haur bakoitzaren beharretara (psikikoak, fisikoak eta afektiboak) egokitzen den hezkuntza ereduan oinarritzen zen.

miércoles, 13 de febrero de 2019

Austin eta bere tximeleta


Saio honetan, historian zehar egon diren hezkuntzarekin loturiko legeak ikusi ditugu, egondako gora-beherakin batera. Honetaz gain, Curriculumaren oinarriak zeintzuk diren ezagutu ditugu. Azkenik, "Austin eta bere tximeleta" bideoa ikusi dugu. Bertan ikus dezakegu, kritika konstruktiboak eginez denek ikasten dutela, lankidentzaren bitartez, alegia. Gainera, berak planteatzen duen egiteko modua denontzat da baliogarria. 
https://www.youtube.com/watch?v=2-mKkYQ7hA4

martes, 12 de febrero de 2019

HH dekretua: irakurgaiak


Gaurkoan, Haur Hezkuntzako dekretuan agertzen diren hainbat irakurgai aztertu ditugu.. Honako hauek dira irakurgaiak eta horietan agertzen diren ideia garrantzitsuak:
Lehenengoa, hezitzaile taldearen esku-hartze estiloa. Bertan, hezitzaileok begirada periferikoa izan behar dugula azaltzen du. Hau da, hezitzailea ikusteko moduan egotea eta berak haurrak ikusteko moduan egotea. Bigarrenak, eginkizun partekatua-k alegia, eskolaren eta familiaren arteko eginkizun partikatuaz dihardu. Komunikazioa oso garrantzitsua izanez. Hirugarrena, aniztasunaren zaintza da. Hemen dio, pertsonen artean aniztasuna dagoela. Pentsatzeko eta izateko era ezberdinak edukiz bakoitzak. Malguak izanez gero, denek edukiko dute tokia eta egoki sentituko dira, zurrunak izanez gero ordea, deseroso sentituko dira. Laugarrenean, segurtasun afektiboa-n alegia, atxikimendu pertsonaz hitz egiten du. Izan ere, honek segurtasun afektiboa ematen du, eta haurrak atxikimendu pertsona hori ez badusegurtasun bila aritzen da ikertu eta jolastu beharrean. Azkenik, metodologia konpetentzien araberako hezkuntzaren ikuspegitik irakurgaian, egiten dugunaren eta esaten dugunaren arteko koherentzia garrantzitsua dela aipatzen da.

miércoles, 6 de febrero de 2019

Egungo iragarkiak


Saio honetan, gaur egun telebistan zein interneten aurki ditzakegun zenbait iragarkiren analisia egin dugu. Honen bidez, egungo gizartean dugun egoeraz ohartu naiz. Hain garrantzitsua den curriculum ezkutuaren bidez transmititzen den matxismoa oso barneratuta dugu. Gutxietsita gaude emakumeak eta hori eskolan hasten da transmititzen. Izan ere, haurren artean ez dago desberdintasunik. Txikitatik haurrei desberdintasun hauek inposatzen dizkiegu, generoen artekoa esaterako. Desberdintasun hau, hain sinplea den hizkuntzaren bidez hasten gara egiten, "directora" esan ordez, neska izan arren "director" esaten baitugu.

martes, 5 de febrero de 2019

Calameo, issuu eta slideshare


Gaurko saioan, interneteko zanbait orrialdeetan izena eman eta erregistratu naiz, zehazki calameo-n, issuu-n eta slideshare-n. Honetaz gain, bideoak zein irudiak blog-ean nola txertatu ikasi dut, blog-aren funtzionamendua ulertzen hasiz.



martes, 29 de enero de 2019

Ezkutuko curriculum bisuala



(Bigarren saioa)

Saio honetan, curriculum ezkutua lantzeko hainbat argazki ikusi ditugu, eta ondoren curriculum bisualaren inguruko arrikulu bat landu dugu. Honen bidez, ezkutuko curriculum bisualak duen garrantzia oso handia dela ohartu naiz, inplizituki gauza asko ikasten baititugu. Egungo gizartean dauden iragarkiak ondo aztertu behar genituzke, haien bidez matxismo asko zabaltzen baita. Helduok gara haurren eredu, bai irakasleak, bai gurasoak... Beraz, gure eginkizuna da begiak irekita mantentzea eta erne egotea.

Haur eskolak existituko ez balira


(Lehenengo saioa)

Saio honetan ikasi dudan lehenengo gauza blog bat sortzea izan da. Honetaz gain, "Si no tuviéramos escuelas infantiles" artikulua landu ondoren, haur eskolen garrantzia zenbatekoa den ohartu naiz. Izan ere, beste gauza askoren artean, haurrek errealitate bakar bat ez ezagutzeko oso garrantzitsuak dira haur eskolak. Honetaz gain, haurrei mugak jartzea oso beharrezkoa dela ikasi dut, betiere beraien ahalmenak moztu gabe. Hala ere, oso zaila da mugen eta askatasunaren balantza egokia lortzea.

miércoles, 23 de enero de 2019

Curriculum ezkutua


Gaurkoan, currliculum ezkutuari buruz hitz egin dugu gelan, zer den eta zenbateko balioa duen ikasiz. Hau lantzeko, marrazki batzuen laguntza ere izan dugu. Saio honen bidez, curriculum ezkutuaren bidez transmititzen diren balioak eta ezagutzak izugarriak direla ikasi dut. Curriculum mota honek duen garrantzia oso handia da, hortaz, oso kontuan hartu behar da zer egin eta zer esaten dugun. Nahigabe ere, gauza ugari transmititzen baititugu.

martes, 22 de enero de 2019

Bizitzaren kutxa


"Cajas de la vida: paisajes que nos narran" artikulua irakurri eta gelan lantzean, gauza ugari ikasi ditut, besteak beste, jarraian irakur daitezkeen alderdiak: norbere burua ezagutzeko, garrantzitsua da bakoitzak bizitutako esperientziak gogoratzea. Hori egiteko, "bizitzaren kutxa" tresna egokia da. Honetaz gain, haurrek ikas dezaten, gelan sortzen eta bizitzen diren egoerak oso baliagarriak dira. Askotan, kanpoko baliabideak erabili ohi ditugu, kontuan hartu gabe gela barruan gertatzen diren egoerekin asko ikas daitekeela. Txotxongiloak edota abestiak bezalako bitartekariak erabiltzea ere lagungarria izan daiteke.

lunes, 21 de enero de 2019

Sarrera

Ikaskuntzaren txokoa deitu diodan blog honetan, didaktikako saio teoriko zein praktikoetan zer ikasi dudan ikusteko aukera izango dugu.