Gaurkoan ere, unitate didaktikoen aurkezpenekin jarraitu dugu. Saio honetan bi aurkezpen egon dira guztira. Bata, familia aniztasunari buruzkoa eta bestea, kultura aniztasunari buruzkoa.
Lehenengoa, lehen esan bezala familia anitzei buruzkoa da. Unitate didaktiko honen helburu orokorra umeek familia ezberdinak ezagutzea da, gaia normaltasunez tratatzearekin batera. Helburu hauek betetzeko, hainbat jarduera eraman dituzte aurrera, hala nola, ipuina kontatzea ala dominoak zein puzzleekin aritzea.
Bigarren unitate didaktikoa kultura aniztasunari buruzkoa da, eta 5 urteko haurrentzat dago zuzenduta. Helburuak honako hauek dira: eskolan kultura ezberdinak daudela jakin eta ezagutzea, hizkuntza aniztasuna errespetatuz hizkuntza gaitasunak eskuratzea, aurreiritzi eta bazterketak ekiditea, eta berdintasun, errespetu eta enpatia lantzea.
Aurkezpen hauekin ikasi dudana, aniztasuna arlo guztietan landu behar den gauza bat dela izan da. Egungo gizartean, arlo guztietan dago aniztasuna eta ezinbestekoa da alde batetik, guk irakasleok pentsamendua irekita edukitzea, eta bestetik, haurrei errealitatean dagoen aniztasuna erakustea.
No hay comentarios:
Publicar un comentario