Egun honetan, gure unitate didaktikoaren aurkezpena egiteko aukera izan dugu, gaia guraso bananduak izanik. 5 urteko haurrei zuzendurikoa da. Helburu nagusienak honako hauek dira: familia mota ezberdinak ezagutzea, guraso bananduen ideia okerrak eta estereotipoak ezabatzea, enpatia lantzea, aniztasuna errespetatzea etab. Egoera hau normalizatzeko, 4 fasetan banatu ditugu hainbat jarduera. Jarduera hauek, familia motak eta guraso bananduak lantzeaz gain, emozioak lantzeko aukera ere ematen dute.
Jarraian, gure aurkezpeneko PowerPoint-a atxikituko dut:
https://docs.google.com/presentation/d/1vyxiabQw7Y8YQ9__5-k62j3QPIkKvKTDa1oLBy1n50s/edit#slide=id.g557267fc33_4_9
No hay comentarios:
Publicar un comentario