Francesc Ferrer i Guaria 1859an jaio eta 1909an hil zen Bartzelonan. Bere familia katolikoa eta monarkikoa zen. Eskola modernoaren sortzailea, pedagoga eta espainiar aktibista politikoa izan zen. 15 urterekin izan zituen lehen harremanak errepublikanoekin. 1886an Madrilen Errepublikaren aldeko matxinadak porrot egin eta Parisea ihes egin behar izan zuen bere familiarekin. 1901ean Bartzelonara itzuli eta Eskola Modernoa ireki zuen. 1909ko urriaren 13an fusilatua izan zen Bartzelonako aste tragikoko gertaeretan parte hartu izanaz leporatuta.
XX.mendeko egoera eta aste tragikoa
Ferrer i Guardia jaio zen garaian, haurrak oso gazte hasten ziren lanean eta oso jende gutxik zekien idazten. 1900.urtean, biztanleriaren ia erdia analfabetoa zen. Honetaz gain, hezkuntza elizak eta burgesiak kontrolatzen zuten, guztientzako hezkuntza bat zailduz. Gainera, elizak, eskola laiko hauen ilegalizazioa eskatzen zuen. Honetaz gain, 1857.urtetik legeak hezkuntza doakoa eta publikoa izatea eskatzen zuen arren, ez zen betetzen.
1909ko uztailaren 25tik abuztuaren 2ra arte iraun zuen Aste Tragikoak zer esan handia izan zuen. Matxinada hau ekintza antimilitarista eta baketsu batekin hasi zen. Honen helburua soldadu erreserbistak Bartzelonako portutik Marruecosera joatea galaraztea zen. Protesta honek langile klaseak gorroto zituzten hiriko hainbat eskola eta eraikin erlijioso erretzera eraman zuen. 30.000 pertsona baino gehiagok hartu zuten parte ekintzan eta erdi mailako zein langile klaseko pertsonai anonimoak ziren, haietako batzuk irakasle laikoak izanez. Gutxi gora behera 700 guardia zibilen eta indar armatuen aurka egin zuten eta haien kopurua handituz joan zen iraultzarekin amaitu arte.
Nahiz eta bera hiritik at egon, Aste Tragikoan izan ziren hainbat istiluetan parte hartu izanagatik leporatua izan zen Ferrer i Guardia.
Aste tragikoaren ondorioz, autoritateek errugabeak atxilotu eta epaiketa sumarioak garatu zituzten. Eskola laikoak itxi eta sindikatuak debekatu ziren. Gertaera guztien erruduntasuna gizon bakar bati leporatu zioten: Francesc Ferrer i Guardia pedagogo anarkistari. Ondorioz, Montjuïceko gazteluan fusilatu zuten beste 4 kondenaturekin batera, urriaren 13an. Honako hauek izan ziren azkenengo hitzak: “Soldados vosotros no tenéis la culpa. Apuntad bien. ¡Viva la escuela moderna! Muero inocente y feliz de…”. Hilketa honen atzean, mendekua ikus daiteke, Ferrer i Guardia intelektual laikoa eta pedagogo iraultzailea izategatik, baita elizak eskoletan zuen kontrolari aurka egiteagatik.
Eskola modernoa
Ferrer i Guardiak 1901eko irailaren 8an irekin zuen Eskola Modernoa Bartzelonan. Azkar zabaldu zen eskolaren ospea eta eragina.
Eskola modernoa hezkuntza librean, arrazionalean eta laikoan, integralean eta berdintasunean zegoen oinarrituta. Ferrer, Jean Jacques Rousseauk XVIII. mendean hasitako pedagogia modernoaren oinarrizko alderdietan oinarritu zen. Besteak beste, autoritatearen eta ikuspegi erlijiosoaren aurka eginez.
Joera ideologiko ugari aztertu eta haietaz elikatu zen Ferrer i Guardia: errepublikanismoaren ideietatik, anarkismoarenetatik, pentsalari askearen moldeetatik, positibismoarenetik eta masoneriarenetik etab. Osagai horiek guztiek ideologia iraultzaile sendoa osatzen lagundu zioten. Eskola Modernoan aplikatu zuen bere pentsamendu pedagogikoa.
Ferrerrek umearen heziketa integrala lortzea ahalbidetuko zuen hezkuntzaren beharra aldarrikatzen zuen. Umeak askatasun osoa eduki behar zuen bere gaitasunak garatzeko eta librea zen baita eskola uzteko ere, Neill-ekin bat eginez.
Abiapuntu horretatik, irakaskuntzak arrazionala eta zientifikoa izan behar zuen, fedetik eta dogmatismo irrazionaletatik ahalik eta urrunen; hau da, irakaskuntza antiklerikal eta ateoa. Arrazionala eta zientifikoa izateaz gain, irakaskuntzak pertsonen arteko ezberdintasun oro ezabatzen lagundu beharko luke; horretarako, elkartasuna litzateke oinarria, eta, bide horretatik, Barbianarekin bat eginez, kendu egin zituen sari eta zigorrak, baita azterketak ere.
Bere helburuetako bat gizon eta emakumeen arteko ezberdintasunak ezabatzea zen, horretarako, berdintasunez zuzenduriko irakaskuntza planteatu zuen. Ordura arteko eredu nagusia (tradizionala, hots, liburuetan eta oroimenean –buruz ikastean– oinarritzen zena) alde batera utzita, jolasa, eskola-higienea, naturarekiko harremana eta esperimentazio praktikoa sustatuko zituen irakaskuntza integrala bultzatu nahi zuen.
Eskola Modernoa ez zen doakoa, familien egoera ekonomikoari egokitutako ordainketa-sistema bat aplikatu zuen, izan ere, ume txiroen eta aberatsen elkarbizitza ahalbidetuko zuen eskola-eredua bultzatu nahi zuen, berdintasuna sustatuz. 1906an Eskola Modernoaren ateak itxi zituen. 1907an, berriro irekitzen saiatu zen baina ez zuen lortu.
Ideia pedagogiko horiek nola aplikatu gaur egungo haur hezkuntzan
Koheziketan oinarritutako eskola bat izan beharko luke, neska zein mutilek aukeren berdintasuna edukiz eta inongo diskriminaziorik egin gabe. Honekin loturik, txiroen eta aberatsen arteko aukeren berdintasuna (pribilegio eza) ere aldarrikatzen zuen beraien diruaren araberako ordainketa-sistema bat ezarriz. Hau aurrera eramateko, gure ustez, modurik egokiena bekak erabiltzen izango litzateke, behar gehien daukatenek ez ordaintzeko eta dirua daukatenek euren diruaren arabera ordaintzeko. Honetaz gain, eskola laikoa izango litzateke.
Eskola honen metodologiari dagokionez, azterketa, sari eta zigorrik gabeko gunea izango litzateke. Haurrak ebaluatzeko, behaketaren bidezko jarraipen indibiduala egin beharko litzateke, hala nola, erregistro orriak erabiliz.
Irakaskuntza integrala izan dadin, hark jolasa, eskola-higienea, naturarekiko harremana eta esperimentazio praktikoa sustatzen zituen. Horretarako, jolas librean aritzeko aukera edukiko lukete haurrek, nahi dutenean kanpora irteteko aukera edukiz eta bizitako esperientzien bidez ikasiz.
No hay comentarios:
Publicar un comentario