2019-02-26 // 2019-02-27
Bi saio hauetan, historian zehar izandako pedagogo ezberdinei buruz eginiko aurkezpenak entzun ditugu. Honako hauek dira pedagogoak eta bakoitzaren ideia nagusienak:
John Dewey (1859-1952), batzuentzat "pedagogiaren aitzindaria" denak, praktika eta esperimentazioari garrantzi handia ematen zion, ondorioz eskoletan praktika-eremu bat sortu zuen.
Paulo Freire (1921-1997) pedagogoak, alfabetizazio kanpainak sortu zituen. Baita, guraso eta irakasle zirkuluak ere.
Barbiana eskola, Lorenzo Milani apaizak (1923-1967) sortua izan zen. Italian kokatzen zen eta pobreentzako eskola bat zen, hortaz, doakoa.
Célestin Freinet-en (1896-1966) pedagogia, aktiboa, popularra, irekia, lan kooperatiboan zentratua eta metodologikoa da.
J.Piaget-ek (1896-1980) adimenaren garapena lau estadioetan bereizi zituen: sentimen eta mugimenaren fasea (0-2), adimen eragile aurrekoa (2-7), adimen eragile konkretua (7-11) eta adimen eragile formala (12-16).
Pestalozzi (1746-1827) pedagogia modernoaren aita izan zen eta intuizio globalaren metodoa erabiltzen zuen.
Waldorf eskola, Rudolf Steiner-ek (1861-1925) sortu zuen. 1919. urtean ireki zen lehen aldiz, eta askatasuna zen bertako oinarrizko baldintza, eskola librea baitzen.
Alexander S. Neill (1883-1973) pedagogoak sortu zuen Summerhill eskola. Neill-ek zioen, bizitzaren helburua zoriontsu izatea zela.
Ovide Decroly (1871-1932) hezkuntza bereziaren aitzindari bezala kontsideratzen da. Haur bakoitzaren beharretara (psikikoak, fisikoak eta afektiboak) egokitzen den hezkuntza ereduan oinarritzen zen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario