Entrada destacada

Sarrera

Ikaskuntzaren txokoa deitu diodan blog honetan, didaktikako saio teoriko zein praktikoetan zer ikasi dudan ikusteko aukera izango dugu.

martes, 26 de febrero de 2019

Pedagogoen aurkezpenak

2019-02-26  //   2019-02-27

Bi saio hauetan, historian zehar izandako pedagogo ezberdinei buruz eginiko aurkezpenak entzun ditugu. Honako hauek dira pedagogoak eta bakoitzaren ideia nagusienak:

John Dewey (1859-1952), batzuentzat "pedagogiaren aitzindaria" denak, praktika eta esperimentazioari garrantzi handia ematen zion, ondorioz eskoletan praktika-eremu bat sortu zuen.

Paulo Freire (1921-1997) pedagogoak, alfabetizazio kanpainak sortu zituen. Baita, guraso eta irakasle zirkuluak ere.

Barbiana eskola, Lorenzo Milani apaizak (1923-1967) sortua izan zen. Italian kokatzen zen eta pobreentzako eskola bat zen, hortaz, doakoa.

Célestin Freinet-en (1896-1966) pedagogia, aktiboa, popularra, irekia, lan kooperatiboan zentratua eta metodologikoa da.

J.Piaget-ek (1896-1980)  adimenaren garapena lau estadioetan bereizi zituen: sentimen eta mugimenaren fasea (0-2), adimen eragile aurrekoa (2-7),  adimen eragile konkretua (7-11) eta adimen eragile formala (12-16).

Pestalozzi (1746-1827) pedagogia modernoaren aita izan zen eta intuizio globalaren metodoa erabiltzen zuen.

Waldorf eskola, Rudolf Steiner-ek (1861-1925) sortu zuen. 1919. urtean ireki zen lehen aldiz, eta askatasuna zen bertako oinarrizko baldintza, eskola librea baitzen.

Alexander S. Neill (1883-1973) pedagogoak sortu zuen Summerhill eskola. Neill-ek zioen, bizitzaren helburua zoriontsu izatea zela.

Ovide Decroly (1871-1932) hezkuntza bereziaren aitzindari bezala kontsideratzen da. Haur bakoitzaren beharretara (psikikoak, fisikoak eta afektiboak) egokitzen den hezkuntza ereduan oinarritzen zen.

miércoles, 13 de febrero de 2019

Austin eta bere tximeleta


Saio honetan, historian zehar egon diren hezkuntzarekin loturiko legeak ikusi ditugu, egondako gora-beherakin batera. Honetaz gain, Curriculumaren oinarriak zeintzuk diren ezagutu ditugu. Azkenik, "Austin eta bere tximeleta" bideoa ikusi dugu. Bertan ikus dezakegu, kritika konstruktiboak eginez denek ikasten dutela, lankidentzaren bitartez, alegia. Gainera, berak planteatzen duen egiteko modua denontzat da baliogarria. 
https://www.youtube.com/watch?v=2-mKkYQ7hA4

martes, 12 de febrero de 2019

HH dekretua: irakurgaiak


Gaurkoan, Haur Hezkuntzako dekretuan agertzen diren hainbat irakurgai aztertu ditugu.. Honako hauek dira irakurgaiak eta horietan agertzen diren ideia garrantzitsuak:
Lehenengoa, hezitzaile taldearen esku-hartze estiloa. Bertan, hezitzaileok begirada periferikoa izan behar dugula azaltzen du. Hau da, hezitzailea ikusteko moduan egotea eta berak haurrak ikusteko moduan egotea. Bigarrenak, eginkizun partekatua-k alegia, eskolaren eta familiaren arteko eginkizun partikatuaz dihardu. Komunikazioa oso garrantzitsua izanez. Hirugarrena, aniztasunaren zaintza da. Hemen dio, pertsonen artean aniztasuna dagoela. Pentsatzeko eta izateko era ezberdinak edukiz bakoitzak. Malguak izanez gero, denek edukiko dute tokia eta egoki sentituko dira, zurrunak izanez gero ordea, deseroso sentituko dira. Laugarrenean, segurtasun afektiboa-n alegia, atxikimendu pertsonaz hitz egiten du. Izan ere, honek segurtasun afektiboa ematen du, eta haurrak atxikimendu pertsona hori ez badusegurtasun bila aritzen da ikertu eta jolastu beharrean. Azkenik, metodologia konpetentzien araberako hezkuntzaren ikuspegitik irakurgaian, egiten dugunaren eta esaten dugunaren arteko koherentzia garrantzitsua dela aipatzen da.

miércoles, 6 de febrero de 2019

Egungo iragarkiak


Saio honetan, gaur egun telebistan zein interneten aurki ditzakegun zenbait iragarkiren analisia egin dugu. Honen bidez, egungo gizartean dugun egoeraz ohartu naiz. Hain garrantzitsua den curriculum ezkutuaren bidez transmititzen den matxismoa oso barneratuta dugu. Gutxietsita gaude emakumeak eta hori eskolan hasten da transmititzen. Izan ere, haurren artean ez dago desberdintasunik. Txikitatik haurrei desberdintasun hauek inposatzen dizkiegu, generoen artekoa esaterako. Desberdintasun hau, hain sinplea den hizkuntzaren bidez hasten gara egiten, "directora" esan ordez, neska izan arren "director" esaten baitugu.

martes, 5 de febrero de 2019

Calameo, issuu eta slideshare


Gaurko saioan, interneteko zanbait orrialdeetan izena eman eta erregistratu naiz, zehazki calameo-n, issuu-n eta slideshare-n. Honetaz gain, bideoak zein irudiak blog-ean nola txertatu ikasi dut, blog-aren funtzionamendua ulertzen hasiz.