Entrada destacada

Sarrera

Ikaskuntzaren txokoa deitu diodan blog honetan, didaktikako saio teoriko zein praktikoetan zer ikasi dudan ikusteko aukera izango dugu.

martes, 29 de enero de 2019

Ezkutuko curriculum bisuala



(Bigarren saioa)

Saio honetan, curriculum ezkutua lantzeko hainbat argazki ikusi ditugu, eta ondoren curriculum bisualaren inguruko arrikulu bat landu dugu. Honen bidez, ezkutuko curriculum bisualak duen garrantzia oso handia dela ohartu naiz, inplizituki gauza asko ikasten baititugu. Egungo gizartean dauden iragarkiak ondo aztertu behar genituzke, haien bidez matxismo asko zabaltzen baita. Helduok gara haurren eredu, bai irakasleak, bai gurasoak... Beraz, gure eginkizuna da begiak irekita mantentzea eta erne egotea.

Haur eskolak existituko ez balira


(Lehenengo saioa)

Saio honetan ikasi dudan lehenengo gauza blog bat sortzea izan da. Honetaz gain, "Si no tuviéramos escuelas infantiles" artikulua landu ondoren, haur eskolen garrantzia zenbatekoa den ohartu naiz. Izan ere, beste gauza askoren artean, haurrek errealitate bakar bat ez ezagutzeko oso garrantzitsuak dira haur eskolak. Honetaz gain, haurrei mugak jartzea oso beharrezkoa dela ikasi dut, betiere beraien ahalmenak moztu gabe. Hala ere, oso zaila da mugen eta askatasunaren balantza egokia lortzea.

miércoles, 23 de enero de 2019

Curriculum ezkutua


Gaurkoan, currliculum ezkutuari buruz hitz egin dugu gelan, zer den eta zenbateko balioa duen ikasiz. Hau lantzeko, marrazki batzuen laguntza ere izan dugu. Saio honen bidez, curriculum ezkutuaren bidez transmititzen diren balioak eta ezagutzak izugarriak direla ikasi dut. Curriculum mota honek duen garrantzia oso handia da, hortaz, oso kontuan hartu behar da zer egin eta zer esaten dugun. Nahigabe ere, gauza ugari transmititzen baititugu.

martes, 22 de enero de 2019

Bizitzaren kutxa


"Cajas de la vida: paisajes que nos narran" artikulua irakurri eta gelan lantzean, gauza ugari ikasi ditut, besteak beste, jarraian irakur daitezkeen alderdiak: norbere burua ezagutzeko, garrantzitsua da bakoitzak bizitutako esperientziak gogoratzea. Hori egiteko, "bizitzaren kutxa" tresna egokia da. Honetaz gain, haurrek ikas dezaten, gelan sortzen eta bizitzen diren egoerak oso baliagarriak dira. Askotan, kanpoko baliabideak erabili ohi ditugu, kontuan hartu gabe gela barruan gertatzen diren egoerekin asko ikas daitekeela. Txotxongiloak edota abestiak bezalako bitartekariak erabiltzea ere lagungarria izan daiteke.

lunes, 21 de enero de 2019

Sarrera

Ikaskuntzaren txokoa deitu diodan blog honetan, didaktikako saio teoriko zein praktikoetan zer ikasi dudan ikusteko aukera izango dugu.